Azken hilabeteotan herri kurduak beste behin, sarraskia jasaten ari da Turkiako gobernuaren eskutik. Duela ia urtebete Turkiako gobernuak herri kurduaren aurkako politika suntsitzaileari ekin zion. Ordutik ehunka herritar erail dituzte, dozenaka herri suntsitu eta milaka lagunek alde egin behar izan dute bere herrietatik.
Sarraskiak aurrera jarraitzen duen bitartean isiltasuna da nagusi hedabideetan eta maila politikoan, horregatik, eta egoera salatu eta herri kurduari elkartasun keinua egiteko elkarretaratzea deitu dugu gaur Plaza Biribilean arratsaldeko 19:00etan.