"Turkia hiltzaile, Kurdistanekin elkartasuna adierazteko elkarretaratzea"

Estatu turkiarra salbuespen-egoera iraunkorra inposatzen ari zaie herri kurduari eta berarekin batera harmonian bizi diren beste herriei, baita ere ezker turkiarrari.

Izuaren politika honek Kurdistango hainbat herri suntsitzeaz gain, bertako milioi erdi biztanletik gora alde egitera behartu ditu, baita 500 hildako baino gehiago, ehunka zauritu eta milaka atxilotu eragin ditu ere.

Turkiako kurduek autonomía demokratikoa eta parte-hartzailea aldarrikatzen dute. Baina Erdoganek ez du hizkuntza hori ulertzen, horregatik joan den astean errepresioari ekin zion beste behin, horrez gero, 28 udaletako alkate kurduak bere karguetatik kendu eta bere ordez AKP alderdi turkiarreko ordezkariak ezarri ditu. Honez gain, 11.000 irakasle kurdu baino gehiago kaleratuak izan dira.

AKP-aren gobernuak Siriako lurraldea inbaditu du, honekin, Rojavan ezartzen ari den autonomía demokratikoa galarazi nahi du. Autonomia demokratiko proiektu honek etnia eta erlijio guztien bizikidetza bermatzeaz gain, emakumeei lehen mailako zereginak onartzen dizkie gizartearen arlo guztietan, eta bestalde, ekonomia solidarioa eta ingurumenarenerako errespetua ditu ardatz.

Erdogan-ek nahiago du ISIS babestea eta Ekialde Ertain osoan gerrarekin jarraitzea. Interes ekonomiko, estrategiko eta politiko garrantzitsuek XXI mendeko Hitler berria bihurtzera eraman dezakete, baina aurrez aurre du bere amesgaizto bihurtu den herri duin eta kontsekuentea.

Gobernu turkiarraren politika terrorista salatzeko, Komite Internazionalistek elkarretaratzea deitu du Bilboko Plaza Biribilean gaur, hilak 21, 19:30ean.