'Un verano kurdo' liburuaren aurkezpena Zekine Türkeri idazlearekin

Gaur, urriak 25, asteartea, Verano kurdo. Historias de resistencia al ISIS, a la ocupación y al exilio (Descontrol. Barcelona, 2016) liburuaren aurkezpena jasoko du Zirika! herriguneak 19:00etatik aurrera. Bertan, Zekine Türkeri idazleak parte hartuko du.

Liburuaren idazleak, emakume kurdua eta kazetaria, 2014ko udan Kurdistanen zehar egindako bidaiari esker, 'Verano kurdo. Historias de resistencia al ISIS,  a la ocupación y al exilio' (Descontrol, Barcelona, 2016) liburuak, herri kurduaren errealitateari erreparatzen dio. PKK-k Qandilen duen gotorlekutik, Rojavako errefuxiatu-eremuetara eta Irakeko Kurdistan federalera, Estatu Islamikoari aurre egiten dioten emakumeen errealitatea ere islatzen da liburuan. Liburua, sentimenduz beteriko paletatik sortu den kolorez beteriko ohiala da, inor epel utziko ez duena alegia.

Zekine Türkeri idazleari buruz

Zekine Türkeri (Malatya, Turquia, 1967) liburuaren idazleak, Ankarako unibertsitatean Zientzia Politikoetan lizentziaduna, "kazetari kurdua eta ezkertiartzat" jotzen du bere burua. Istanbuleko hedabide idatzietan ibilbide luzea du, eta bestalde, bizitzen historiak inguruko programa egiten zuen IMC TV telebista kate independientean, Turkiako gobernuak, propaganda terrorista zabaltzearen akusaziopean pasa den urriaren 4an katearen emisioa debekatu zuen arte.