Turkiako gobernuaren errepresioarekin amaitzea exijitzeko elkarretaratzea deitu dute

Turkiako gobernu faxistaren eraso errepresibo etengabea salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:30ean Plaza Biribilean, Herri Kurduarekin Elkartasun Ekimenak deituta. 

Beste behin ere, turkiar estatuaren bidegabekeriak salatzeko elkartu gara. Pasaden astean, Oçalan lider kurduaren bahiketaren 18. urteurrenaren baitan, 859 militante izan ziren atxilotuak. 2015eko uztailean izandako estatu golpe saiakeratik 32.000 lagun izan dira atxilotuak jada, horien hiruren bat HDP alderdiko politikariak. Atxiloketa hauek,  2014an HDPk hasitako botere demokratikoen konkistari zigor gisa azpimarratu genitzake. Atxiloketa hauen helburu nagusia apirilaren 16an egingo den erreferenduma HDP zein Erdoganen alderdiaren aurka doan mugimendurik gabe egitea da. Erreforma honen bitartez, botere exekutiboa bereganatu nahi du, horrela dekretu bidez gobernatu ahal izateko eta azken finen presidente ahalguztidun izateko. Terrorismoaren aurkako borroka aitzakiatzat harturik, faxismo ultranazionalista islamiar bat ezarri nahi du AKPko buruzagiak, disidentzia guztia akabatu eta kolonialismo genozida bat garatuz.

Erdoganen gobernua ezkerreko edozein herri mugimenduren aurka joateaz gain, emakume elkarteekin tematu da. Azken hilabeteetan ikusi dugun bezala KJAko buruzagien atxiloketak erakunde feministen aurkako kriminalizazioa eragin nahi izan du. Emakume antolatuen jendarte kurduan duen eraginaz jakitun hauen antolaketa moduak deuseztatze saiakera bat besterik ez da. 

Ez da prozesu judizial bat politikoa baizik eta ezin dugu gerra isil hau ezkutatu. Giza eskubide urraketa larriak egiten ari da Turkiako gobernua eta ez gara isilik geratuko.  Kurdistango herria erresistentziaren isla da eta beraien aldarriak gure herrietara ekartzen jarraituko dugu.

BIJI BERXWEDANA KURDISTAN