2018/10/17 19:00

Brasil, eta orain zer?

19:00
Azken urte honetan Brasileko egoera politiko eta soziala nahiko gorabeheratsua izan da. Lularen espetxeratzea, abortoa ez onartzea, Marielle Franco ekintzaile feministaren erailketa, ustelkeria kasu desberdinak eta, orain, joan den urriaren 7an ospatutako hauteskundeen lehen biran Jair Bolsonaro ultraeskuindarraren garaipenarekin faxismoaren gorakada agerian geratuta. Brasileko egungo egoera aztertzeko eta herrialdearen berehalako etorkizunaz hausnartzeko, hurrengo urriaren 17an, asteazkean, 19.00etan Zirika! Herri Gunean gurekin edukiko dugu MST-ko kide Joâo Pompeu, gurekin azken gertaeren berrikuspena egin eta MST-ren egoera zehatzaz hausnartzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa