2019/03/31 19:00

POTEMKIN ZINEMA

POTEMKIN ZINEMA
Zirika! Herri Gunea, Bilbo
Datorren igandean Potemkin zinema zikloan “My sweet pepperland” filma ikusteko aukera izango dugu (bertsio originalean gaztelaniazko azpitituluekin). Basurren kokatzen da, Irakeko iparraldeko lurralde kurduan (Turkiako mugatik gertu). Maitasun istorio baten bidez lurralde honetan ohikoak diren hainbat kontu azalaratzen ditu filmak: Klan tribalen boterea (legea beraien esku dago), emakumearen papera gizarte horretan, ohorezko krimenak eta erresistentzia kurduaren borroka, besteak beste. Hiner Saleem zuzendu zuen 2013an eta Cannes eta Chicagoko festibaletan saritua izan zen.