2019/04/28 19:00

POTEMKIN ZINEMA!

POTEMKIN ZINEMA!
Zirika! Herri Gunea, Bilbo
Komite Internazionalistak erakundeak antolatzen duen Potemkin Zinemaren barruan igande honetan, hilak 28, 19:00etan Zirika! herri gunean José María Goenagak eta Jon Garañok 2010ean egindako filma, 80 egunean, ikusiko dugu. Txekiar Errepublikan, Italian, Frantzian, Alemanian, baita Donostiako Zinemaldian ere saritua, filma hori azken hamarkadetan Euskal Herrian egin den filmarik hoberenetarikoa da. Hilero egiten dugun bezala zinemaren bitartez leiho kritikoa zabaldu nahi genuke. Aukera ona eztabaidarako eta zinema desberdin baten esparru bat sortzeko.