2019/05/27 - 2019/05/31

KAPITALA ALA BIZITZA

19:00
“Kapitala ala bizitza”, hori da “Komite Internazionalistak” erakundeak maiatzaren 27tik 31ra antolatu ditugun jardunaldien izenburua. Hurbildu nahi duen edonorentzat irekiak diren jardunaldi hauetan, egungo kapitalismoaren aurkako borroka-mota ezberdinak entzuteko, partekatzeko eta eztabaidatzeko aukera izango dugu. Besteak beste, Europar Batasunaren estrategia desmuntatzeko proposamenak, multinazionalen papera gure bizitzan edota Bizkaiko egoitzetako langileen borroka. Horretarako gonbidatu desberdinak izango ditugu gurekin: Josep Manel Busqueta, ekonomilari eta idazle katalana, "Taifa" Ekonomia Kritikoaren Mintegiko kidea; Lars Wehring konputazio kuantikoaren arloko ikertzailea, zientzilaria eta adimen artifizalaren aukeren eta arriskuen inguruko ekintzaile kritikoa da ere; Andy Higginbottom Londoneko Kingston Unibertsitateko nazioarteko politika, giza eskubideen eta justizia sozialeko irakaslea. Azken honek honako gaietan hainbat artikulu argitaratu ditu: esklabotza Afrikan, tamilen aurkako genozidioa Sri Lankan, inbertsioa Latinoamerikan eta dependentzia, inperialismoa eta megaproiektuak, meatzaritza Hegoafrikan eta imperialismo britaniarra, besteak beste. Euskal Herritik bertatik Onintza Irureta, “Argia”ko kazetaria, hizkuntza eta feminismoaren inguruko hainbat artikuluren egilea eta 378 egun iraun zuen grebaren Bizkaiko egoitzetako langileen testigantzak jasotzen dituen “Berdea da more berria" liburuaren egilea. Azkenik, OMAL (Multinazionalen Behatokia Latinoamerikan) erakundearen eskutik “Zer egiten dute multinazionalek zu lo zauden bitartean?” izenburupean hiru dokumental labur ikusi eta ondoren eztabaidatzeko aukera izango dugu. Ekitaldi guztiak Zirika! Herri gunean (Erronda Kalea, 12, Bilbo) izango dira 19:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa