2021/04/11 18:00

Potemkin Zinema /// Land and Freedom

Potemkin Zinema /// Land and Freedom
Zirika! Herri Gunea, Bilbo
Bederatzi urte eta gero zineman lehio kritiko bat zabaltzen jarraitzen dugu. Potemkin Zinema eztabaidarako eta zine desberdin bat ikusteko esparru bat da. Komite Internazionalistak erakundearen bitartez hil honetan Land and Freedom / Tierra y Libertad (euskaraz Lurra eta Askatasuna) ikusiko dugu. 1995ean Ken Loach zinegile ingelesak zuzenduta, 1936ko Espainiako Gerra Zibilan girotuta dago. George Orwellen “Homage to Catalonia” eleberrian oinarrituta dago. Orwellek berak Nazioarteko Brigadetan parte hartu zuen eta faxismoaren aurka borrrokatzera joan zen Kataluniara. Berak izandako bizipenak kontatu zituen liburu batean eta hortik abiatuta garatu zen Ken Loachen proiektua. Sari ugari jaso zituen. Haien artean Cannes Zinemaldian Epaimahaiaren Saria, FIPRESCIren Kritikaren Nazioarteko Saria edo Sant Jordi Saria. Gonbidatuta zaudete. Apirilaren 11n, igandea, 18:00etan, Zirika Herri Gunean (Bilboko Erronda kalea 12) izango da. Ongi etorri guztioi!