2022/01/16 19:00

POTEMKIN ZINEMA /// Los lunes al sol

POTEMKIN ZINEMA /// Los lunes al sol
Zirika! Herri Gunea, Bilbo
EZ DAGO BENETAKO ISTORIO BATEAN OINARRITUTA, BENETAKO HISTORIA DA. Hilabete honetan “Los lunes al sol” ikusiko dugu. 2002an Fernando Leon de Aranoak film zoragarri hau zuzendu zuen. Eta gaur egun ere jarraitzen du film harrigarriak egiten. Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra eta Goya Sarietan 5 sari jaso zituen: film onena, zuzendaria, aktore protagonista (Javier Bardem), bigarren mailako aktorea (Luis Tosar) eta errebelazio aktorea (José Ángel Egido). Duela 20 urte errodatua baina ez du gaurkotasunik galdu. Sistemak lanik ez izateagatik baztertutako milioika pertsona horiei ematen die ahotsa. Boteretsuen esplotazioaren aurrean bizirauteko eta duintasuna ez galtzeko duten borroka islatzen du. Drama izan arren umore puntu batzuk ere baditu. Industria birmoldaketaren ondorioz ontziola lanetik kaleratu duten lagun talde bat aurkezten du. Egunero elkartzen dira tabernan haserrea eta frustrazioa askatzeko. Aurten ere, inoiz baino gehiago “POTEMKIN ZINEMA” Komite Internazionalistak erakundeak antolatuta, zineforum honetan apustu sendoa egiten dugu: zinema, hausnarketa eta eztabaida. Etorri urtarrilaren 16an, igandea, 19:00etan, Zirika Herri Gunera (Erronda 12, Bilbon).