Berrikuntza bezala, iazko ibilbidearekin batera (19.83 km ko luzeera eta 995mko desnibelarekin), ibilbide laburrago bat proposatu dugu, 14.7 kmtako luzeerarekin eta 608 mko desnibelarekin. Biek oso harrera ona izan dute, 202 mendizale (baino gehiagok) gure inguruko mendiak alaitasunez eta gogotsu zeharkatu dituztelarik.
Berriro ere, parte-hartzaile guztiak zoriondu beharrean gaude, bereziki Lur outdoor kirol dendan gastatzeko baleen eta garaikurren irabazleei. Datorren urtean erabiltzeko materiala eros ezazue!
Ibilbide laburraren irabazleak: Itziar Zubiaurre eta Sandra Arias izan dira
Ibilbide luzearen irabazleak: Jon Orbezua eta Patxi Ingunza