Aste Nagusia 2016

VII. Piragua igoera herrikoia

Erabiltzailearen aurpegia Bilboko Konpartsak 2016ko uzt. 30a, 12:03

Arautegia 

1. BILBOKO KONPARTSAK

Bilboko Konpartsak federazioak  VII. PIRAGUA IGOERA HERRIKOIA  antolatzen du Ibaizabaletik.

2. DATA / LEKUA

Sestaon (Benedicta nasan). Ostirala 26, goizeko 9etan.

3. DISTANTZIA

Proba 11.600 metrokoa izango da.

4. IRTEERA ORDUA

Irteera Sestaoko Benedikta nasatik izango da 9:00etan eta partaideak 8:30etan bertaratu behar dira dorsalak eta horniketa hartzeko.

5. AUTOBUSA

Antolakuntzak busa bat jarriko du Sestaorantz joateko, bakarrik joateko. Busa 7:45etan udaletxetik irtengo da.

6. IBILBIDEA

Sestaoko Benediktatik Bilboko udaletxearen zubiraino izango da.

7. FIDANTZA

Antolakuntzatik utzitako Kayak zein piraguaren bat erabiliz gero, derrigorrezkoa da 10 euroko ordainketa egitea. Ordainketa hau fidantza bezala hartuko dugu eta proban parte hartu ezean, ez da itzuliko. Ordainketa Kutxabankeko 2095 0009 80 9113595372 zenbakian egin eta dirua sartzerakoan izen-abizenak, NA edo EHNAren zenbakia jarri azalpenean, mesedez. Antolakuntzak piragua edo kayak hartzerakoan dirua bueltatuko dizu NA edo EHNA erakutsi ostean

8. IZEN-EMATEA / EPEA

IZEN EMATEA HEMEN

Kanoa ez dutenentzat, antolakuntzak 8 bakarkako kanoa eta 44 kanoa bikoitz jarriko ditu eta amaitzen direnean haientzat izen-emateko epea itxiko da. 

9. SARIAK

Lehenego bakarka: txapela

Lehenego bikotea: txapel bana

Lehenengo konpartsa: garaikurra

Partaide guztiei oparitxoa banatuko zaie

10. BETEBEHARRAK

Parte hartzeko gutxieneko adina: 16 urte

Ardura deklarazioa onartu behar da izena eman baino lehen

Izena ematea aldez aurretik Bilboko Konpartsen webgunean

11. SAlLKAPENAK

Sailkapenak Bilboko Konpartsen webgunean ikusi ahal izango dira