Tamalez ezin izango naiz joan gaur arratsaldean Txurdinagako udaltegiko hitzaldira. Aitzol Altunak emango du hitzaldia, berak idatzi duen "Begoña herria: historia eta anexioa" liburua oinarri hartuta. Baina gai hori sakontzeko edo, lan-ildo bat zabaldu nahi dut, gutxienez nire bururako, baina askoren artean egin daiteke.
Wikipedian Begoñako Errepublika artikulua handitzen dabil apurka-apurka. Denon artean hobetu eta osa dezakegu. Horretarako hainbat datu eta dokumentu lortu daitezke iturburu hauetatik:
- Berton aldizkariko ale gehienetan, 10. orrialdeko "Begoña eta Euskerea" atalak informazio histokiko ugari argitaratzen ditu aspaldiko Begoña udalerriaz.
- Hektor Ortega, «Begoña kategoria», Uribitarteko paperak bloga. Abando, Begoña, Bilbo eta Deustuko historia.
- Uriola-Begoñaldea , Uriola-Otxarkoaga-Txurdinaga , Uriola-Uribarri Uribarri auzoak Uriola komunikabide digitalean.
- Santutxu zaharra, imágenes del Santutxu antiguo Argazki zaharretako bloga.
- pa..ya konpartsa
- Aixeberri konpartsa
- Bilboko euskara
Gainera, nik abendurako erronka bat botatzen dut: baietz Euskal Wikipedian "matzorrien" artikuluak 100era ailegatu!
100. urteurrenean 100 "mahats-zorri" baietz!
Orain, martxoan, 42 besterik ez dira agertzen Wikipediako Mahatsorriak kategorian, eta horien artean hiru bakarrik dira emakume (Eulalia Abaitua, Oihana Bartra eta Aiora Renteria).
Begoñako Errepublikako auzo batean (Arabella, Bolueta, Castaños, Loruri, Matiko, Otxarkoaga, Santutxu, Solokoetxe, Txurdinaga, Uribarri, Zurbaran) jaio, bizi edo lan egin duen beste gizon edo emakumerik ikusi duzu Wikipedian? edo Wikipedian sartu beharko genuke baten bat? Lagundu, mesedez.
Hauek dira martxoaren 12an Wikipediako Mahatsorriak kategorian dauden artikuluak: