Orain da garaia eta argazki batzuk bidali dituzte Uriartetarrek:
Aste honetako "mendemako" argazkiak dira hauek. Folle-blanche" motako mahatsa da urtetan Begoñan erabili dena, batzuetan "hondarribi zuri" mahatsarekin ere batzen dena ("Courbu Blanc"). Mota bereko "Folle noir" mahatsarekin txakolin beltza edo gorria lortzen da.
Batez ere Cognac eta Armagnac zonaldeetan erabiltzen da Folle Blanche mahatsa Euskal Herritik kanpo. Zonalde horiek nahiko gertu daude, Bordele inguruan. Oso ardo garratza lortzen da mahats mota hauekin. Ondorioz, azidotasun gutxiagoko mahatsak baino egokiagoak dira destilaziorako, hau da, patxarrak egiteko. Katalunian ere erabiltzen da, brandy-a egiteko.