225 baserri Begoñako Errepublikako aspaldiko mapan

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Sarasola 2025ko mai. 8a, 11:25

Begoñako Errepublikan zeuden 225 baserri-izen bildu eta mapa batean kokatu zituen Antonio Barinaga-Rementeria mahatsorriak 1982an. Jendearekin hitz eginez eta garaian zeuden mapa eta testuak kontsultatuz egin zuen. Mapa eta auzokako zerrenda horiek gal ez daitezen... artikulu honetara ekarri ditugu.

Testua: Joseba Barinaga-Rementeria eta Kepa Sarasola (CC-BY-SA)
Mapak: Antonio Barinaga-Rementeria  (CC-BY-SA)
Argazkiak: Wikipedia   (CC-BY-SA)

Aurreko batean Begoñako Errepublikaren mugak aztertu genituen historian zehar. Oraingo artikulu honetan elizatean zeuden 225 baserriak eta 7 dorretxeak zerrendatuko ditugu 1982an Antonio Barinaga-Rementeriak egindako ikerketa batetik abiatuta (Begoñako baserriak mapan.pdf). Horretarako ahozko iturriak eta garaian zeuden mapa eta testuak erabili zituen.

Begoñako baserriak 1950 inguruan (A. Barinaga-Rementeria, 1982)

 

Alejandro Garciak 1902an bost auzo bereizi zituen Begoñan: Kaltzadak, Santo Domingo, Bolueta, Otxarkoaga eta Uribarri. Sailkapen horri jarraituz, auzo haietako bakoitzean zeuden baserrien zerrenda bildu dugu artikulu honetan ordena alfabetikoan. Baserri bakoitzaren bukaeran dagoen zenbakiak mapan non kokatuta zeuden identifikatzea du helburu.

Baserri gehienak XX. mendearen lehenengo erdira bitartean zutik egon ziren, nahiz eta 2025 honetan gutxi batzuk baino ez diren geratzen, Otxarkoagako Arbolantxa aldean eta Egirleta-Santo Domingo goiko auzoan. Baserri horien inguruan gorde da orain arte Begoñako euskara.

Antonio Barinaga-Rementeriak 1982an hasitako lan hau oraindik osatzeke dago eta akatsen bat ere egon liteke. Beraz, edozein ekarpen ongi etorria izango da denon artean Begoñako errepublikaren garaiko erradiografiarik ahalik eta zehatzena egiteko.

Geroxeago antzeko beste bi lan egin dira: alde batetik, 1998an Antton Larrazabal-ek liburu batean hainbat argazkirekin osatu zuen Begoñako baserri zaharren zerrenda eta orduko egoera,[2] eta bestetik, 2018an Bilboko Euskal Museoak antolatu zuen "Begoña - Echevarria" erakusketan mapa handi bat, argazkiak eta baserri zerrenda bat erakutsi zituen, antolatzaileen artean Amaia Mujika eta Esteban Kadarso ibili zirelarik.

Begoñako argazkia 2005ean (mapakoa hobeto ezagutzeko edo)

Dorretxeak

Auzorik auzoko baserrien sailkapenarekin hasi baino lehen, Begoñan zeuden dorretxeen zerrenda ere egin zuen:

  1. Arbolantxa 1
  2. Begoña 2
  3. Kareaga (Boluetan) 3
  4. Markina (Uribarrin). Azken urteetan jauregi-dorretxea (Quintana izenarekin). 4
  5. Zurbaran 5
  6. Garai 6
  7. Torre (Etxebarria lantegian). 7
  8. Bergara (Lezamako bide zaharrean).

Lehenengo lau dorretxeak ziren garrantzitsuenak. 1982an, Antonio Barinaga-Rementeriak ikerketa burutu zuenerako, dorretxe hauek desagertuta zeuden.


Begoñako errepublikako auzoak 1902an (Alejandro García)

Kaltzadak

Lan hau egiteko 1902ko mapak oinarri hartu bazituen ere, beste historialari batzuek, Delmas (1820-1892) eta Iturrizarrek (1741-1812), Santo Domingo ingurua Kaltzadak auzoaren barruan kokatzen zuten. Beste auzo batzuekin gertatu bezala, urteetan zehar auzoen mugen mugimenduen adierazgarri da hau. Guztira 46 baserri zeuden auzo honetan:

Uribarri eta Kaltzadak auzoak (A. Barinaga-Rementeria, 1982)
  • Abaitua (jauregia).
  • Ategorri (Basarraten). 89
  • Aretxeta. 81
  • Artagan-Bekoa (1)
  • Artagan-Bekoa (2)
  • Artagan-Bekoa (3)
  • Artagan-Goikoa
  • Arrieta (Briñas eskola). 75
  • Artetxueta (eleizaren ondoan).
  • Aurrekoetxea (Begoñazpin). 126
  • Basarrate
  • Basokoetxea (Atxetan). 68
  • Batxitxu (Begoñazpin). 70
  •  ? (Beraza-cooperativa). 80
  • Bidekurutze
  • Briñas (Palacio encantado). 76
  • Dolaretxe 71
  • Elejalde
  • Errepublikaren etxea
  •  ? (Estrella).
  • Etxandia (txakolindegia).
  • Garrapillo (txakolindegia-Atxetan). 127
  • Gaztelupe
  • Gurtubai
  • Iturriaga 88
  •  ? Kafetin (Begoñako ibarra) 116
  • Korrala 64
  • Kurutze-berde 85
  • Landaberde 119
  • Landaburu (Karmelon) 118
  • Landakoa (Abaitua). 117
  • Larrinaga
  • Larrinaga-Zabala
  • Lorente-Lakunza (La Gallarda). 82
  • Lubanieta (Lubarrieta) (1) 128
  • Lubanieta (2)
  • Mallona (La Parra) txakolindegia. 129
  • Matsarratia 69
  • Matsustegi 60
  • Mazo 65
  •  ? Palomar-Abaitua arriba.
  • Pintorena (Landa-Kallejon).
  • Solokoetxe
  • Tellaetxea (Dolaretxen).
  • Txirri 121
  • Zirko 86

Santo Domingo (Uribarrin eta Otxarkoagan banatu aurretik)

Lehen aipatu dugun bezala, testu batzuetan zerrenda honetan agertzen diren baserri batzuk Uribarriren parte ziren eta beste batzuk aldiz, Otxarkoagaren zati ziren. 1982ko ikerketa honetan aldiz, Santo Domingori entitate propioa eman zitzaion eta horrela bildu ditugu guk ere 28 baserriren zerrenda honetan:

Egirleta-Santo Domingo auzoa (A. Barinaga-Rementeria, 1982)
  • Agirleta-Barri 96
  • Agirleta-Bekoa (Pilluane) 108
  • Agirleta-Erdikoa (Urriane) 109
  • Agirleta-Goikoa 90
  • Agirleta-Zarra (Txokolatero) 95
  • Andazabalez (Marragero) 46
  • Aretxederra 97
  • Artxanda 112
  • Artxanda-Benta 113
  • Atutxa 98
  • Atxistu 101
  • Esnarrizaga (Saratxen) 102
  • Etxebarri 105
  • Etxebarri 48
  • Etxe-txiker 110
  • Iketzaz 106
  • Kate-Zarra (txakolindegia) 49
  • Komosolo 104
  • Larrinaga 103
  • Mendiarte (Lukinis) 99
  • Mendieta 52
  • Mendikoetxe (1)
  • Mendikoetxe (2)
  • Mendikoetxe (3)
  • Mezo 125
  • Sagarretxe 107
  • Urriñaga 47
  • Urruñaga 48

Bolueta

XIX. mendeko Begoñan ere eragina izan zuen industriaren hazkundeak. Garaiko beharrei erantzuteko fabrikak eraikitzeko lurrak behar ziren eta hasiera batean fabrikak Boluetako baserri artean eraiki ziren. Lantegien beharrei erantzuteko langileentzako etxe berriak eraiki ziren eta hauei zerbitzuak emateko denda eta bestelako eraikinak ere. Honek erabat eraldatu zuen ordura arteko Begoñako auzo honen itxura. Guztira 34 baserri zeuden Boluetan:

Bolueta auzoa (A. Barinaga-Rementeria, 1982)
  • Artutxu (Ollerias)
  • Azkarai 12
  • Azkarai-Barri 55
  • Azkarai-Bekoa
  • Azkarai-Goikoa
  • Azurleko
  • Berdel
  • Bustingorrieta
  • Bustintza
  • Errekakoetxe
  • Esparrizaga
  • Etxerre
  • Fabrikakoetxe
  • Goikoetxea
  • Ibarsusi (1) 56
  • Ibarsusi (2) 57
  • Ikizabarrieta
  • Kaños
  • Kartutxo 59
  • Kuerno-Benta
  • Lubako
  • Markoartu
  • Miraflores
  • Morlote
  • Morro
  • Olabeteros
  • Pabagoikoetxea
  • Peskatxuene 17
  • Ponton
  • Puente Nuevo
  • Sagaste-Goikoa
  • Siete chimeneas (Ollerias)
  • Zabalburu 58
  • Zubikoetxe

Otxarkoaga

Gaur egun Otxarkoaga dena garai hartan Otxarkoaga zenaren zati txiki bat baino ez da. Gaur eguneko Txurdinaga osoa, Sto Domingo, Orueta ("Herradura"), Arabella, Arbolantxa... garai hartan Otxarkoaga ziren. Artean Txurdinaga baserri bat baino ez zen, Otxarkoaga barruan zegoena. Guztira 72 baserri zeuden Otxarkoagan:

Otxarkoaga auzoa, gaur eguneko Txurdinaga eta Santutxu barne (A. Barinaga-Rementeria, 1982)
  • Arbolantxa 5
  • Artetxe (1) 34
  • Artetxe (2)
  • Arbolantxagana 3
  • Artagan-Goikoa (1) (Pasionistak)
  • Artagan-Goikoa (2) (Ave Maria - Kate-Barri) 66
  • Artelandio
  • Atxeta 124
  • Batelena 61
  • Bekoetxea 8
  • Birjinetxe 39
  • Errekakoetxe-Bekoa (Refugio zaharra).
  • Errekakoetxe-Goikoa 38
  • Etxetxikerra 10
  • Etxezuri (Arbolantxan) 123
  • Etxezuri (Legina txakolindegia) 36
  • Garai (Bailarin) 63
  • Garai (2)
  • Garai (3)
  • Garai-Txiki 62
  • Garaizar 35
  • Garate 31
  • Garateburu (Vista Alegre) 32
  • Goienetxe 9
  • Irumiñeta 23
  • Justu (Justi-baso) 2
  • Kukutuene 15
  • Kuatrena 16
  • Landazabal
  • Langaran
  • Larrakoetxe (1) 18
  • Larrakoetxe (2) 21
  • Larrakoetxe (3)
  • Larratundu 24
  • Larratundu-Bekoa 25
  • Lozoño 28
  • Lozoño-Txiki
  • Madariaga (1) txakolindegia 22
  • Madariaga (2) (Sastre)
  • Madariaga (3)
  • Mikoleta 1 Narbide (Txabola) 33
  • Orueta (herradura) 44
  • Orueta-Barri 45
  • Orueta-Bekoa 41
  • Orueta-Erdikoa 130
  • Orueta-Goikoa 42
  • Otxarkoaga 37
  • Patatusagasti-Bekoa 7
  • Patatusagasti-Goikoa 6
  • Plazakoetxe (Txurdinaga) 19
  • Pintoretxea (Karbonero) 91
  • Sebaderuane (Zebaderuane) 40
  • Siseruene 26
  • Solobarri 27
  • Sorginzulo 30
  • Telleria 13
  • Tetuane (Etxarte baserri berria)
  • Torre (Arbolantxan) 14
  • Txotena 22
  • Txorro 114
  • Txurdinaga
  • Ugarte 29
  • Ugarteburu 111
  • Urrutikoetxe (1)
  • Urrutikoetxe (2)
  • Zizero
  • Zuazu 54
  • Zuazu-Bekoa
  • Zuazu-Goikoa
  • Zubero
  • Zubieta (Errekako) 115
  • Zubisiko 45

Uribarri

Urteen joanarekin Uribarrik ia eremu geografiko bera mantendu bazuen ere, Bilboko jauntxoek XIX. mendean euren etxebizitzak eraikitzeko beharra izan zutenean Uribarriko auzoaren zatia zen Begoñaibarra hartu zuten euren zabalkunderako. Bilbotarrek izan hauek aberats zein pobre, ordurako ere, Begoñako lurretan hainbat etxe eraiki zituen eta hauek Bilbo balira bezala hartzen hasi ziren euren artean, 1870ean Bilboko udalak Begoñaibarra guztiz anexionatu zuen arte. Uribarrin bakarrik ez, okupazio hau Bilborekin mugan zeuden beste toki batzuetan, Atxuri, Kaltzadak zein Iturribiden esaterako, ere gertatu zen. Guztira 45 baserri zeuden Uribarrin:

Uribarri eta Kaltzadak auzoak (A. Barinaga-Rementeria, 1982)
  • Abasolo
  • Agerre 72
  • Alakano
  • Altamira (Altamin)
  • Arataarte
  • Aratxu
  • Arrati
  • Artasamina (Artarasmina) (1)
  • Artasamina (Artarasmina) (2)
  • Artasamina (Artarasmina) (3)
  • Arronategi
  • Bentanotz (Begoñako Ibarran)
  •  ? (El gallego)
  • Guridi (Kastaños)
  • Kareaga jauregia (Begoña Ibarra)
  • Labakoetxe
  • Landeta 67
  • Larrakoetxe (1)
  • Larrakoetxe (2)
  • Larrazabal
  • Larrazabal-Zarra
  • Madariaga
  • Mastieta (Guardaviñas) 79
  • Mendiaga 78
  • Mendiarte 50
  • Mendigan (Mendigane) 51
  • Errekalde (Etxebarria lantegian)
  • Etxebarri
  • Etxebarria
  • Goikoetxea (1)
  • Goikoetxea (2)
  • Goiri (Erromatarren bidean, Artxandan)
  • Goiri (Begoñako Ibarran)
  • Montaño
  • Motxongo 73
  • Surbano
  • Telemintxu
  • Tollaraetxe
  • Trauku (Trauko)
  • Traukuzar
  • Tutulu
  • Txeron (Udaletxearen ondoan) 122
  • Urgogor
  • Uribarri
  • Zurbaran 74

Erreferentziak

  1. Larrazabal, Antón. (1998). Recopilacion y estado actual de los caserios pertenecientes a la antigua República de Begoña.