Zorrotzaurreko obretan kontrol neurriak ezartzeko beharra helaraziko dio LABek Bilboko Udalari

Erabiltzailearen aurpegia LAB Sindikatua 2014ko eka. 3a, 13:00
LAB sindikatuak Zorrotzaurreko obretan kontrol neurriak ezartzeko beharra helarazteko Bilboko Udal talde guztiekin biltzea eskatuko du.

Bilboko Udalak kontratatu duen Zorrotzaurreko obrako fase barriaren aurrean; Deustuko kanala bere osotasunean zabalduko dela eta, Zorrotzaurre eta Deustu batuko dituen zubia eraikiko dela kontutan hartuta, LAB Sindikatuak, eraikuntzako sektorean zein obra publikoan ere, dagoen problematika adierazteko Udal talde guztiekin biltzeko eskaera luzatuko du.

Hasierako epea baino laburragoan eta hasierako aurrekontua baino laburragoan ere egindako esleipenaren aurrean, epe eta aurrekontuan emandako murrizketek langileen lan baldintzetan eragin ditzaketen ondorioekin kezkaturik dago LAB.

Obra honen lizitaziorako Baldintzen Pleguetan Bizkaiko Eraikuntzako hitzarmena betearazteko klausularik jaso ez dela kontuan izanik, lan baldintzen urraketak eman ez daitezen kontrol neurriak ezartzeako beharra helaraziko die LABeko Udalean ordezkaritza duten talde politikoei.