Parodia adinekoen egoitzetako baldintzak salatzeko

Erabiltzailearen aurpegia LAB Sindikatua 2014ko eka. 12a, 08:20

Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza aurrean, adinekoen egoitzetan bizi duten egoera irudikatu du LAB sindikatuak parodia bat antzeztuz, "1+publikoa" kanpainaren baitan.

 

LAB sindikatuak Hego Euskal Herriko adinekoen egoitzetan bizi-kalitatea eta lan baldintzak hobetzeko "1+publikoa" kanpaina abian du. Ratioak hobetuz, "zerbitzu eta bizi baldintza hobeak" eskaini behar direla aldarrikatzen du sindikatuak. Eskakizunak era desberdinean kaleratu dituzte gaur eguerdi aldera Bilboko Kale Nagusian, foru jauregiaren parean. Parodia bat antzeztuz, hain zuzen ere.