Milaka euskal herritar Bilboko kaleetara irten dira Kutxabanken pribatizazioari ezetz esatera

Erabiltzailearen aurpegia LAB Sindikatua 2014ko eka. 23a, 09:00

Euskal Finantza sistemaren aldeko eta Kutxabanken pribatizazioaren kontrako plataformak deituta milaka euskal herritar Bilboko kaleetara irten ziren larunbatean euskal finantza sistemaren ale.

Euskal Kutxak pribatizatzeko abian den prozesu antidemokratikoa salatu eta herri honetan bizi dugun egoera larria iraultzeko beharrezko dugun eredu ekonomiko eta sozial berriak eskatzen duen euskal finantz sistema publikoaren aldarrikatu zuten alrunbatean Bilbon.

LABeko ordezkariek, manifestazioaren atarian Ainhoa Etxaidek eta amaierako interbentzioan Bea Martxuetak, kutxen pribatizazioa erabaki politiko bat dela salatu zuten; lanpostu gehiagoren suntsiketa eta euskal herritarron aurrezkiak espekulatzaileen eskuetan jartzeko PNV eta PPk marraztu duten bideorria dela alegia.

Antidemokatikotzat jo zuen LABek Euskal Kutxak pribatizatzeko prozesua. Herritarrei bizkarra emanez, gure ehun produktiboa sustatu eta defendatuko duen finantza sistema publikoa eraiki ordez, interes espekulatiboei men egin baitie.

LABek bi arrazoi nagusi jarri zituen mahai gainean larunbateko mobilizazioa egiteko. Bata, pribatizazio estrategiarekin ez daudela ados eta bestea, pribatizazio prozesuaren gelditzea exigitzea.

LABentzat momentu honetan asko dago jokuan. Momentua istorikotzat jotzen du. Kutxanbank kapital espekulatzaileari ematea herri proiektu eta proiektu ekonomiko eta sozial bat ere ematea da. Kutxak Banketxe Fundazio bihurtze prozesuan gure finantz sistema zeinek kontrolatuko duen erabakitzen da, gure ekonomiaren kontrola zeinek izango duen eta azken finean, zeinek kontrolatuko duen gure herria.

Kontrol honen atzean kokatzen du LABek pribatizazio prozesua ekainaren 30ean korrika eta presaka egiteko duten nahia, momentu horretatik aurrera atzera bueltarik ez delako izango. Horregatik LABek hau ekiditeko pausoak eman eta gauzak beste era batera egin daitezela exigitu zuen.

LABek alternatiba badela zioen eta horregatik alderdi politiko, talde parlamentari eta Urkulluren Gobernuari Euskal Finantza Sistema Publiko bat sortzeko benetako eztabaida sozial bat martxan jarri dezatela eskatu zuen, Euskal Herrirako Banka Publikoaren alde.