EAJk eta PPk argi eta garbi erakutsi dute zein interes babesten dituzten

Erabiltzailearen aurpegia LAB Sindikatua 2014ko eka. 30a, 09:45

Ekainaren 26an Bilboko udalak egin zuen udalbatzaren emaitza ezagutu ostean, LABen eskariari men eginez EH Bilduk mozioa aurkeztu zuen udalak zehatz zitzan Zorrotzaurreko lanen segimendua burutzeko erabili behar zituen neurriak, eta horrela, Bizkaiko Eraikuntza Hitzarmenaren lan baldintzak betearazi ditzan adierazi gura dugu ez gatozela bat EAJk eta PPk ekaineko udalbatzan Zorrotzaurreko lanen segimendua burutzeko lotu duten akordioarekin.

Guk bi alderdi hauen joko nabarra salatu gura dugu: leheneik LABek eskatu zuen bilera egitera ukatu zirelako, eta bigarrenez, akordio orokorra bozkatu zutelako, eta horrela, LABek aurkeztu zuen mozioa bozkatzea eta Deustuko kanalaren obren jarraipena egiteko neurri zehatzak ekidin dituzte. Berriro ere, argi eta garbi erakutsi dute zein interes babesten dituzten.

Bide batez, salatu gura dugu Bilboko Udal Gobernu taldearen jarrera arduragabea, lanak duela hilabete eta erdi hasi zirenetik, aditzera eman duelako Osalan eta Eusko Jaurlaritzarekin protokolo bat sinatuko duela ikuskaritzak areagotzeko. Hilabete eta erdian, eta kontrol barik, aukera handia dago enpresek bete ez dezaten probintziako hitzarmena.

LABen ustez, osoko bilkura egiteko 2 egun falta zirela gure sindikatuarekin biltzera ukatu ostean, Juan Felix Madariagak (EAJ) LABi deitzea sindikatuak obretan antzeman litzakeen irregulartasunak hari jakinaraztea eskatuz, bere burua zuritzeko eta hari dagozkion ardurak bere gain ez hartzeko saiakera hutsa besterik ez da. Argi eta garbi geratu da LABen ekarpenik gabe, EAJ-k ez lukeela hats bakar bat ere mugituko Zorrotzaurreko lanetan erabili behar dituzten lan baldintzen alde, eta lan istripuei eta salaketei ezikusiarena egingo liekeela.