Sail sindikalak hainbat punturen berri eman du:
1. Egungo enpresa esleipendunak, FCC-ELAI UTE Bilboko Lorategiak alegia, esleitze eskaintza arintasun handiz jaitsi zuen. Horri esker, eskaintza irabazlea suertatu zen, nahiz eta, teknikoki behintzat, beste enpresa batzuek puntuazio hobea jaso. Bilboko udalak ez zuen zalantzarik izan enpresa honi kontratua esleitzeko, nahiz eta jakin, bazekien, ekonomikoki bideraezina zela.
2. Hala ere, enpresak izaera ez-mugatu batez hiru pertsona kontratatu zituen haren zuzendaritza-staffarentzat. Hiru lanpostuak ez ziren inondik inora beharrezkoak eta eragiten zuten kostua oso handia zen. Aldiz, Zerbitzua burutzeko erabiltzen den langile-kopuruak behera egiten du urtez urte. Honen bidez, berez, udalak jagon izan du benetako enplegu-murrizketa.
3. Hortaz, esan dezakegu, zerbitzua FCC-ELAIri esleitu zitzaion uneaz geroztik arazoek, epe ertainean, bere horretan iraungo zutela bermatua zegoela. Egoera honek berekin ekarri du Bilboko bizilagunei eskaintzen zaien zerbitzuen kalitatea kaskartu dela, kontrataren enpleguan murrizketa antisoziala jazo dela, eta udal zerbitzu honen hornitzeari dagokionez, eguneratzeke dagoen arazoa dugula.
4. Bilboko udala zerbitzuak kontratatzerakoan erabiltzen ari den politika neoliberal honek behar den zerbitzuaren kalitatea gero eta okerragoa izatea bakarrik dakar, baldintza-agiriak argiki ez betetzea dakar. Prezioa horren apala da, beteezinak direla argudiatzen dute.Enpresek, mozkin errazak bilatuz, Bilboko udalak ederto murriztu dituen prezioak are gehiago apalduz, kontrata irabazi arren, ez dute Zerbitzua betetzen, dirurik ez zaiela iristen argudiatuz. Bestalde, Udala baldintza-pleguak argi eta garbi ez direla betetzen jabetzen bada ere, ezikusiarena egiten du, jakin dakielako prezioa ez dela erreala.
Eta horrela denak pozik! Denak, Bilboko hiritarrak izan ezik, noiznahi egiazta dezaketelako zerbitzuaren kalitateak okerrera egin duela. Espero dezagun hau guztia ez dezagula enpresa arduragabe bati behar besteko irabaziak bermatzeko behar diren mekanismoak abiarazi dituztela aipatuz argitaratzen den udarako berri huts moduan gogoratu.
Bilboko bizilagunok eta udal-kontratako beharginek seriotasun gehiago merezi dute, eta udal-taldeari dagokio hura bermatzea.