Irailak 28, Abortatzeko Eskubidearen Nazioarteko Eguna

Erabiltzailearen aurpegia LAB Sindikatua 2014ko ira. 26a, 09:26

Abortatzeko eskubidearen plataformatik dei egiten dugu gaur, irailak 26 ostirala, 11:30ean, Gurutzeta, Galdakao eta Basurtuko ospitaleetan egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzera; baita, igandean, irailak 28, 12:00etan, Arriagatik abiatuko den manifestazioan eta ondorengo poteoan ere.

Aurten PPren gobernuaren aintzinako garaietako erreforma ultramontanoak kalera aldarrikatzen ateratzera behartu gaitu, berriz ere emakumeok gure gorputzen eta bizitzaren gainean erabakitzeko eskubidearen alde.

Emakume-mugimenduaren eta, orokorrean, gizarte osoaren erantzuna oso jendetsua izan da, eta argi utzi du ez dugula emakumeon oinarrizko eskubideen aurkako eraso zuzena suposatzen duen lege hau nahi.

PPren aurre aurreproiektuak emakumeon erabakitzeko eskubidea ekidin nahi du, berau osasun langileen zein abortatzen lagundu nahi duten inguruko edozeinen aurkako zigor eta zehapenen bitartez burutu nahi dute. Emakumeak, berriz, ez dituzte zigortuko, ez behintzat zigor-epaitegietan, biktima moduan hartzen dituzte eta, ondorioz, ama moduan bakarrik azaltzen dira, eskubideen sujetu eta hiritar moduan desagertuz. Emakumeen tutela eta gaitasungabetze honek aintzinako garaietara garamatza.

Inguruabar honetan, osasuneko profesionalen eta mugimendu feministaren arteko hartuemana ezinbestekoa da. Eta marko horretan publikoki lege atzeragoi hau salatu nahi dugu eta argi utzi, legeak aurrera jarraituz gero, emakumeek abortatzeko eskubidea burutzeko diktadurako eta Francoren ondorengo sareak berrerabiltzeko prest gaudela.

Lege honen benetako borondatea emakumeen gorputzaren gaineko kontrola da, gizakion erreprodukzioaren gaineko kontrola eta, haatik, sistema kapitalistaren eskulanarena. Lege klasista da, baliabiderik gabeko emakumeak berriz ere klandestinitatera daramatza eta bere osasunerako arriskua dakar, baliabideak dauzkaten emakumeek atzerrian abortatuko duten bitartean. Abortatzeko eskubidearen ukapena oinarrizko eskubideen planaren barnean kokatu behar dugu, baita PPk inposatu nahi duen eskubiko ideologiaren barnean ere.

Horregatik guztiarengatik, Abortatzeko Eskubidearen aldeko Plataformak eta ESK, LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok bat egiten dugu irailak 28ko aldarrikapenarekin eta dei egiten dugu gaur, irailak 26, ospitale zein osasun-zentruetan burutu behar diren 10 minutuko kontzentrazioetan parte hartzera, abortatzeko eskubidearen praktika askea ekidin eta kriminalizatzen duen araudi honen aurka eta exijitzen dugu:

- Alberto Ruiz Gallardon ministroak aurkeztutako Sortutakoaren eta Haurdun den Emakumearen Eskubideen Babeserako Lege Organikoa berehala baztertzea.

- Abortua Zigor Kodetik desagertzea eta berau osasun publikoaren barruan eskubide eta prestazio moduan arautzea.

- Emakumeek dohainik aborturako eskubidea ziurtatuko duen araudia sortzea, bere gorputza eta sexualitatea disfrutatzea ziurtatuko duena, erreprodukzioaz gain eta edozein sexu-aukeratik aske.

- Prebentziorako politika publikoak ezartzea, bereziki sexu-hezkuntza eta antisorgailuen sarbiderako gaietan.

- Eusko Jaurlaritzari legea onartuz gero berau ez aplikatzeko alternatiba eta estrategia guztiak bila ditzala, baita emakumeek dohainik modu askean erabakitzeko eta abortatzeko eskubidea ziurta dezala ere.