uriola.eus

Osakidetzako erabiltzaileak ospitale pribatuetara bideratzen dituztela salatuko du LABek

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

Urtarrilarekin batera, Osakidetzan pribatizazioaren kontrako kanpainari hasiera eman diogu. 'Pribatizazioak Osakidetza gaixotu egiten du' lemapean, martxora bitartean burutuko da kanpaina, pribatizazioaren hiru aurpegi salatuz: osasun pribatuarekiko kontzertuak; azpikontraten erabilera; eta 'peonadak' edo 'autokontzertazioa' deitutako aparteko orduak.

Urtarrilean osasun pribatuarekiko kontzertazioak jorratuko ditugu, ideia sinple batekin: Osakidetzako erabiltzaileok Osakidetzan atenditzea nahi dugu. Horretarako, osasun zentro pribatuei ordaindu beharrean hainbat zerbitzu eskain ditzaten, diru publiko hori guztia osakidetzan bertan inbertitzeko eskatzen dugu, Osakidetzan bertan kalitatezko arreta jaso dezagun. Ez al da logikoagoa erresonantzia, eskaner edota ekografia zerbitzu berrietan dirua inbertitu ospitale pribatuei diru hori ematea baino? Adibidez, 2013an Osakidetzak 250 milioi euro gastatu zituen osasun pribatuan; kontuan hartzen badugu Mungiako anbulatorio berriak 2,8 milioi euro balio izan duela, pribatuan gastatzen den diruarekin halako 10 anbulatorio berri egin ahal izango lirateke urtean.

Egoera hau salatzeko, gaur, kontzentrazioak egin ditugu Bilbo, Gasteiz eta Tolosan. Bilbokoa Gurutze Gorriko ospitalean (Urkijo zumardia 65) izan da, 11.30ean. Bertan 'Nik Osakidetzan atenditzea nahi dut. Ni un euro para la sanidad privada' lemapean, bertara deribatuak diren erabiltzaileak erreklamazioak egitera animatu ditugu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa