BBVAko langileak kaleratzeen aurka mobilizatu dira

Erabiltzailearen aurpegia LAB Sindikatua 2016ko eka. 28a, 09:34

Erantzuteko aukearik gabe BBVAk 14 pertsona kaleratu ditu (2 territorial bakoitzeko) "produktibitate baxua" egotzita. Euren helburu argia, plantilla kikiltzea da. Aldeiz, bankuaren asmoa ahalik eta gehien irabaztea da, ahalik eta jende gutxiagorekin eta gero eta zerbitzu gehiago azpikontratatatuz. Honek eragin ankerra du BBVAko enpleguan, kalitatean eta bezeroekiko arretan.

Guzti hau 2.200 goi-zuzendarien soldata lotsagarriak mantentzeko. Larriena zera da: goi-zuzendaritza hau talentu gabeko pertsonaz betea dago eta ez dira gai postu horiek justifikatzeko behar diren etekin zifrak lortzeko. Azken xedea "banku digitalaren" ezarpena azkartzea litzateke eta horretarako langile guztien enplegua erasotzen ari dira.

2012ko lan-erreformak enpresen ekimen hauek zigor gabe geratzea ahalbidetzen du. Kaleratzeak bidegabekoak deklara ditzatela lortzea (kalte-ordain minimoa kobratuz) ez da inola ere nahikoa. Kaleratze hauek ez dira batere bidezkoak eta ezin dugu enpresaren eraso hau onartu, helburu bakarra langileen artean edozein kalera dezaketela zabaldu eta horrela beldurtuta mantentzea da.

BBVAko giza baliabideen arduradunen jarrera erasokor honen aurrean, ordezkaritza sindikal osoa batek mobilizazioa egin zuen atzi, hilak 27, langileekin batera. Jendartean BBVAren etika eta erantzukizun diskurtso faltsua agertaraziko dugu. Enplegua erasotzea plantila erasotzea da eta arduragabekeria soziala. 

 

CCOO – UGT – CGT – ACB – CIG – ELA – LAB – SCAT/CSC – SEC