Metroaren 3. linea martxan jartzeak tarifak esponentzialki garestituko dituela salatu du LABek

Erabiltzailearen aurpegia LAB Sindikatua 2017ko ots. 10a, 11:13

LAB sindikatuaren garraio alorrak, Metro Bilbao eta EuskoTreneko atalekin batera, metroaren 3. linea abiarazteak (aurtengo udaberrian) tarifetan izango duen eragina aztertu du.

1.- 'Metro sistema' deritzon eremua sortzen da, 1, 2 eta 3 lineekin, EuskoTrenen gainerako zerbitzuen ezberdina tarifei dagokienez (Durangorako linea orokorra, Bermeorako adarra, Txorierrikoa eta tranbia). Esaterako:

San Mames-Txurdinaga bidaia bat 0,90€ aterako litzateke Barik bidez. San Mamesetik EuskoTrenen Ariz/Basauri geltokiraino (bi geltoki harantzago) 1,71 € 1, 2 eta 3 lineetan tarifak bateratu dira, gainerakoetan, ordea, MB tarifa + ET tarifa ordaintzen dira eta % 20 merkatzen da (orain arte bezala). Ondorioz, metroa etxetik gertu dutenen eta ez dutenen arteko aldea handiagoa izango da.

2.- Orain arte HILEKOA denak jasango du 'tarifakada' gogorrena, Metro Bilbaon %30 eta Euskorenena %40 garestituz. Esaterako: Metro Bilbaoren hilekoa (gune bat) 35,3€ ateratzen da orain, eta EuskoTrenena 36,5€ (bi gune). Tarifa berriarekin prezio hauek izango dituzte:

1 guneko hilekoa 46€, orain baino 10,7€ gehiago (%30 garestiago) 2 guneko hilekoa 51€, orain baino 14,5€ gehiago (%39,7 garestiago). Neurri horrekin hileko txartela erabiltzen duenak 125 eta 175 euro gehiago ordainduko ditu orain egiten dituen ibilbide eta bidaiak egiteko.

3.- Bizkaiko Garraio Partzuergoak 50 eta 70 bidaiako hileko txartelak sortuko ditu, 'tarifakada' ezkutatzeko ahaleginean. Esaterako: 2 puntuko adibide berberak hartuz: 50 bidaiako abonua, hilean, oraingo Super50 baino 2 euro gehiago aterako da batez beste (%5 eta 7 artean, guneen arabera) bidaiako abonua, hilekoak baino onura gutxiago ekarri arren, batez beste 2,5 euro garestituko da (%5 eta 8 artean, guneen arabera). Neurri horrekin oraingo hilekoa baino baldintza okerragotan baina garestiago aterako zaizkigu abonuak. “Gutxiago gehiagoren truke”.

4.-. Bidaia kopuru eta epe mugatuko 50 eta 70 txartelei metro sistematik kanpo erabiliz gero 2 bidaia kenduko zaizkie (bat metroan eta beste bat EuskoTrenen). Esaterako: Abonu berriekin San Mames-Zazpi Kaleak bidaia metroz egitean bat kenduko dit, eta gero Zazpi Kaleetan balioztatu eta Durangon irteten naizenean beste bat. Hartara, San Mames-Durango egiteko bi bidaia kentzen badizkit, txartel horiek ez dira 'hilekoak' izango, joan-etorria egiten dudan egun bakoitzean 4 bidaia kenduko badizkit.

50 bidaiako abonuak 12 egun iraungo lidake horrela (15 egun asteburuan erabiltzen ez badut). 70 bidaiako abonuak 17 egun iraungo lidake (20 egun asteburuan erabiltzen ez badut).

5.- Txartel berri horiekin hilean zenbat bidaia egingo duen aurreikustera behartuko ditu erabiltzaileak. LABen iritziz, askoz ere praktiko, erraz eta aproposagoa litzateke BARIK sistemak berak zenbatzea zenbat bidaia egiten diren hilean eta tarifa graduala aplikatuz joatea, 50, 70 zein beste kopuru batzuen muga finkatzeko aukerarekin.

 

LABen txostenaren ondorioak

LAB ez dator bat 'metro sistema' sortzearekin, metroa duten eta ez duten eremu eta herrien arteko aldeak areagotzen dituenez gero.

Alabaina, neurri horrek erakusten digu benetako tarifa-bateratzea teknikoki egingarria dela. LABek uste du lehen urratsa 'euskotren sistema' osoak (Tranbia, Txorierri, Linea orokorra eta Bermeoko adarra) 'metro sistemaren' ezaugarri berberak izatea litzatekeela. Bigarren urratsean sistema horretan Bizkaibus, Bilbobus eta Bizkaiko udalerrietako hiri busak sartuko lirateke. Eta, azkenik, Renfe eta Feve erabat eta behin betiko baitaratzea etorriko litzateke. Hori guztia ibilbide eta tarifa berberen gerizan egingo litzateke, zer eta zenbat garraio-operatzaile erabiltzen diren aditu barik (txartel bakarra eta benetako tarifa-bateratzea).

Bestela esanda, LAB bat etorriko litzateke metro sistemarako egindako planteamenduarekin eta egokia litzateke Bizkaiko garraio publikoaren sistema osora hedatuko balitz, zati batera mugatu gabe.

Tarifak bateratzea teknikoki egingarria dela agerian geratu arren, LABek ez du uste horretara heltzeko tarifak esponentzialki garestitu behar direnik. Gure iritziz, garraio publikoa erabiltzea sustatzen eta automobil pribatuak hartzea murrizten duten politikak egin behar dira, bidaiak gehitzeak ekarriko bailuke txartelen salmentatik datorren dirua igotzea, tarifen igoerak ekarri beharrean.

Une egokia da, gainera, erabiltzailearen adinean oinarritzen diren onurak amaitzeko. 65 urtetik gorakoa edo beherakoa izateak ez du bermatzen edo erabakitzen diru sarrerak izatea, edo diru sarrera handiago edo txikiagoak izatea (batzuetan hala bada ere). Pertsona bakoitzaren diru sarreretan oinarritzen den sistema askoz ere egokiagoa litzateke, eta justizia sozialaren printzipioa bermatuko liguke.

LABek egindako kalkuluen arabera, Metro Bilbao eta EuskoTren erabiltzen duen jendearen gehienez %10i etorriko zaio ondo 'ustezko' tarifa-bateratze hori, gaur egun dituen bidaiarien %90 kaltetuta irtengo den bitartean. L3 erabili eta L1 eta L2 garraio-aldaketak egiten dituztenei soilik egingo die on, eta gainerakoek oraingo zerbitzu bera baino prezio izugarri garestitan izango dute.