Jarraipen zabala Bizkaiko kiroldegietako langileen greban

Erabiltzailearen aurpegia LAB Sindikatua 2019ko uzt. 23a, 14:07

Argazkia: Lab Sindikatua

Uztailaren 18 eta 19an egindako lanuzte eta mobilizazio egunaren ondoren, greba eguna izan da gaur Bizkaiko kiroldegietan. Langileek, elkarretaratzea egin dute gaur goizean Moyua plazan.

Iñigo Alonso LABeko ordezkariek enpresek grebalariei egindako mehatxu eta koakzioak salatu ditu, greba eskubidearen beste urraketa batzuez gain, hala nola, grebalariak ordezkatuko dituztela Bilboko Azkuna Zentroan.

Gaurkoa da deitutako azken greba eguna. Irailaren 24an patronalak zer esan dien zain daude langileak eta EUDELi ere bilera eskaria egin diote, gatazkaren aurrean bere jarrera finka dezan. Udaletan mozioak sartzeko asmoaren berri ere eman du Alonsok.

Amaieran, eskerrak eman dizkie erabiltzaileei lanuzteen aurrean izandako jarrera ulerkorrarengatik eta langileen borroka babesteagatik. Sortutako eragozpenengatik ere barkamena eskatu du langileen ordezkariak.