Asteburu laranjaren baitan ekintza ugari antolatu dituzte Santutxun

Gaurtik hasita igandera bitartean, irailaren 12tik 14ra, 'asteburu laranja' antolatu dugu herri ezberdinetako LIBRE dinamikek Eleak mugimenduarekin batera. Bilbon ere, Santutxun, ekimen ugari ditugu prest.

LIBRE plataformek eta Eleak mugimenduak, elkarlanean iragarri bezala 'asteburu laranja' izango da Euskal Herriko txoko desberdinetan. Santutxun ere hainbat ekimen antolatu dira.

Gaur, irailak 12, Egunakaria plazatik abiatuta manifestazioa laranja egingo dugu eta ondoren, Karmelo plazatik abiatuta poteo musikatuari ekingo zaio. Santutxun bueltatxoa egin ostean Solokoetxeko jaietara joango gara kalejiran.

Igandean, berriz, irailak 14an, goizeko 12:00etan 'herritarron adierazpena' deituriko ekitaldi nazionala izango da Gernikako Astran, eta bertara hurbilduko gara.