28 gazteen epaiketa

Ekintzaz beteriko ostiral laranja Santutxun

Erabiltzailearen aurpegia Libre dinamika Santutxu 2014ko aza. 7a, 10:00

Oraingoan ostiral laranja antolatu du Santutxuko Libre lantaldeak "Margotu Euskal Herria laranjaz" lelopean. Arratsaldean ekintza ezberdinak egin eta gero, Lau Katu taldeak kontzertua eskainiko du gauean.

1/2 sumarioaren baitan, 28 gazte independentista epaituak izaten ari dira Auzitegi Nazionalean, haien artean Ikoitz Arrese eta Xabat Moran santutxuarrak. Epaiketa irailaren 22an hasi zen auziperatuen deklarazioekin eta bertan, torturak salatu zituzten. 28 gazteei seina urteko espetxe zigorra eskatzen zaie.

Xabat Moran eta Ikoitz Arreseri babesa agertzeko prestatu dute egitasmoa. 18:00etan, informazio gunea egongo da Karmelo plazan; 19:00etan mural herrikoia egingo dute; 20:00etan giza katearen txanda izango da; eta bukatzeko, 21:30ean, euskal kantuen bertsioak eskainiko ditu Lau Katu taldeak.