Zuhaitz baten azpian

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Cubillo Urkizu 2025ko abu. 5a, 12:13

Krisi klimatiko bete betean gaude. Eta ikusi nahi ez duenak, ikusi  nahi ez duelako da.  Osasun Ministerioaren datuen arabera, 2023an 24 bizkaitar hil ziren bero-bolada bakar batean.

Egoera honen ondorioz, jakina da gure hirietako bizi baldintzak izugarri aldatzen ari direla, eta horren ondorio nabarmen eta kezkagarrienetako  bat da bero-uharteen agerpena. Toki hauetan tenperaturak landa-eremuetan baino nabarmen altuagoak dira, asfaltoa, eta hormigoia bezalako materialen metaketagatik, eta landare eta itzal ezagatik. Ez al da gure auzoko Done Petri plaza bero-uharte baten adibide argia?

Itzala ematen duten zuhaitzak moztu eta gure kale zein plazak itogarri egiten dituzten bitartean, bero boladari aurre egiteko, Bilboko Udalak "Gerizpelagunak” izeneko langile taldea sortu du, euritako zuri batzuekin Bilboko kaleetan barrena ibiliko dena hiriko babesleku klimatikoen sarearen berri ematen.

Gerizpelagunekin topo egin arte, hiriko babesleku klimatikoen aurrerapen txiki bat egingo dizuet. Besteak beste, zerrendan agertzen direnen artean batzuek arreta deitu didatelako: San Nikolas eliza, Santos Juanes eliza, El Corte lngles merkataritza zentroa, Deustuko  zubiaren  bestaldean  dagoen  Zubiarte merkataritza zentroa… Hau esanda, bihar, bazkalostean, El Corte lngleseko bigarren solairuan gaude geldituta kartetan jolasteko . Animatu!