Hitzaldia: 'Ezberdintasun sozialak auzoetan'

2016/06/15 19:00

Otxarkoagako udaltegian Bilbo

Carlos Ruizek (Bilboko Auzo Elkarteen Federazioko lehendakariordeak) eta Karmelo Anakabek (Bilboko Auzo Elkarteen Federazioko kideak) auzoetan dauden ezberdintasun sozialei buruz hitz egingo dute ekainaren 15ean 19:00etan Otxarkoagako udaltegian. Otxarkoagako Familia Elkarteak antolatutako ekimena da. www.otxarkoaga.com/afo

Indarkeria Sexualaren Prebentziorako programaren aurkezpena

2014/11/13 19:00

Otxarkoaga udaltegian Otxarkoaga - Txurdinaga |Hitzaldia

Murguibe elkarteko Maria Jose Perez pedagogo eta hezitzaileak indarkeria sexualaren forma berriak izango ditu mintzagai gaurko hitzaldian, Internet eta sare sozialetan egiten diren erasoak, hain zuzen ere. Mota horretako erasoekiko kolektibo ahulenak, baliabide eta zerbitzuak -IREBE progarama- eta jokaera eta jarraibideak ere aipatuko ditu.
 
Gaur, azaroak 13, 19:00etan, aurkeztuko da Otxarkoagako auzo etxean Indarkeria Sexualaren Prebentziorako programa.
 
Zatoz, garrantzitsua da eta.

Kepa Enbeitaren berrurbanizazioa

Erabiltzailearen aurpegia   Udal gaiak

Kepa Enbeitaren berrurbanizazioa

Gure auzoan erdigune hobea izatea du asmoa Kepa Enbeita plaza konpontzeko obrak. Joan den irailaren 24ean barrutiko batzar teknikoan aurkeztu zuten plana. Aurretik, zenbait bileren bidez, auzokideon eta auzoko taldeen artekoeztabaida prozesua izan zen.