2016/08/06 11:00 - 19:30

Justugune 2016

Justugune 2016
Arbolantxa, Otxarkoaga - Txurdinaga

Urtero legez, abuztuko lehen larunbatean (abuztuaren 6an, aurten), ospatuko dute Arbolantxa auzoan Justu eguna edo Justugune, Pa...Ya euskal kultur elkarteak antolatuta. 10:30ean meza santua izango da Goikoetxe baserrian. 11:00etan txalapartariak eta Leginari omenaldia. 11:30ean bertso saioa Arkaitz Estiballes eta Etxahun Lekuerekin. 12:30ean trikitixa doinuak Koldo Etxebarria eta JRekin. 15:00etan herri bazkaria. Arratsaldean, Arbolantxako tabernetan, mus txapelketa (17:00), igel txapelketa (18:00), merienda eta musika (19:30) antolatu dituzte, besteak beste.