Euskal Errepublika

Erabiltzailearen aurpegia Pentsionistak Martxan 2014ko urr. 13a, 09:00
Argazkiak: Eneko BAI Fernandez

Urriaren 12, akuartalamenduetan Guardia Zibilaren Zaindariaren eguna ospartzen zen bitartean, Bilboko Gran Vian jai giroan ospatu zen Independentistak mugimenduak antolatutako Euskal Errepublikaren aldarrikapena.

Mendian gora urratsak ematea ez da beti erraza baina muino batera iristean atzera begiratu eta hala diotsazu zure buruari: poliki-poliki aurera goaz. Begira egin dagoeneko egin dugu bidea. Atzoko eguna horietako bat izan zen: duela zenbait urte urriaren 12ak beste giro bat izaten zuen  baina atzo Euskal Errepublikaren aldarrikapena, inolako estridentziarik gabe, Bilboren nihotzera irten zen. Jendea Gran Vian zebilen bitartean, zenbait gizarte taldek, bere mezua labur-labur airera botatzeko aukera izan zuen eta pentsiodunok ere aprobetxatu genuen Euskal Errepublikaren erreibindikapenaz zer lortu nahi dugun adierazteko.

Labur bilduz bada ere lehengo eta behin langile izan garen 40 eta gehiago urtetan garai hartako pentsioak ordaintzeko gure ekarpen ekonomikoa egiten ari ginen. Bagenekien  gu pentsionistak bilakatu orduko gauza bera egingo zutela beste milaka langile askok.

Baina azken urteotan gauzak aldatzen hasi dira. Eta hasi dira hain zuzen ez dirurik ez dagoelako, baizik sistema finanrtziero harrapalari batek negozio handi bat antolatu nahi duelako bere mesedetan, penstio publikoa hutsaren parean utzi eta  herritarrak aseguru pribatuak egitera bultzatuz. Hor dago gakoa, eta ez bada ikusi nahi, egunen batean damutan aurkituko gara.

Gure Gobernariak, finantzieroen bultzadak eraginda, duela gutxirarte izan dugu pentsio sistimak ez duela iraungarritasunik dioskue behin eta berriro, bizi itxaropena asko luzatu dela, pentsioen kutxak porrotarik gabe  aurrera egingo badu, murrizketak egin beharra dagoela. Azkeneko 6 urteotan %10 galdu da gure pentsioe eros-balioa eta aurrera jarraituko du galerak beste %30 inguru jaitxi arte.

Raxoi adarjoleak gure pentsioak bermatuta daudela diosku, urtero 0,25euro igoko direla.Hau da batez beste pentsiodun bakoitzak euro t´erdi gehiago hilean, kafe baten ordaina. Kontuak atera eta bakoitzak ikus dezala egunero erosi behar duenak prezio berean jarraitzen duten.

Horregatik aldarrikatu genuen Euskal Errepublika bat atzo Bilboko kaleetan. Jubilatuok pentsio duin bat nahi dugu eta horretarako ezin bestekoa da gure Gizarte Segurantza eta haren barne Pentsio Sistema propio bat izatea: Euskal Herriko diruarekin ornitua eta Euskal Herrian kudeatua, besteren esku-sartzerik gabe.

Norbaiti askotxo eskatzea iruditzen bazaio hau, gogora dezagun Gizarte Segurantza eta Pentsio Sistema propio hori besteak beste Gernikako Estatutoan ageri dela eta oraindik letra hutsa izatetik pasa ez bada, gure agitari politikoek zer bait esan beharko lukete eta batez ere zerbait gehiago egin. Urte asko pasatu dira eta.