Manifestazioa: 'Berandu baino lehen Ibon eta gainontzeko preso gaixoak etxera'

Erabiltzailearen aurpegia SARE Santutxu 2017ko aza. 7a, 09:54

Berandu baino lehen, Ibon Iparragirre eta gainontzeko preso gaixoak etxera ekarri behar ditugu! Abetxuko, Aitzol, Garikoitz, Gorka, Ibon, Iñaki, Iparra, Jagoba, Joseba, Josetxo, Manu, Oier, Txus, Mikel... 

Egun, 14 dira kartzeletan larriki gaixo diren presoak, Mikel Arrieta oreretarra zerrenda honetara batu ostean. Tamalez luzatzen eta larriagotzen den zerrenda da hau. Horren adierazgarri, Ibonen osasun egoera azken mugara ailegatzen ari dela eta, kartzelan hiltzen uzteko prest daudela ematen du, baita ere, orain dela egun batzuk, bihotzekoak jota, Mikel Otegi ospitalean ingresatu zutela… azken adibideak hauek direlarik.

Eusko Jaurlaritzak zein diputazio guztiek gehiengo osoz, eta baita herritarron gehiengoak ere, larriki gaixo diren presoak espetxetik kanpo egon behar dutela adierazi dute.

Etxean egon behar dute, gizateriagatik, duintasunagatik, beraien eskubidea delako eta legediak berak ere hala agintzen duelako

Herri gisa giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen eraikuntzan urratsak emateko prest gaude, presoen auzia behin betiko konpontzea ezinbestekoa delako. Herri hau horretarako prest dago.