ISOLAMENDU ORO AMAITU- Salbuespeneko Kartzela Politika gelditu!!!

2018/06/16 11:OO-13:30

La Bolsa eta Arriaga plazan Santutxu

“Euskal presoen aurkako isolamendu politika sala dezagun”, eguerdiko ordu batetan, Bilboko Arriaga plazan, antzezlan alternatibo salagarria, 11:00etan zazpikaletako La Bolsa udaltegian margolanen erakusketa eta 11:30etan mahai ingurua. ASKI DA!!! Salatzen dut!!! Prest gaude. Orain presoak,!!!

Euskal preso, exiliatu eta deportatuen eskubideen aldeko mobilizazioa "Prest gaude, Orain Presoak!

2018/06/08 20:00

Egunkari Plaza Santutxu

Ostiral honetan, ekainak 8, arratsaldeko 8:00etan Egunkari plazatik mobilizazioa izango dugu."ORAIN PRESOAK". Kontuan izan, auzoko MAHATSONDOAK gurekin izango dugula, euskal presoekiko elkartasuna eta beraiei dagozkien eskubideak errespeta daitezen bat egiten duelako. Beraz, ez hutsik egin, zain gaituzte eta zain izango zaitugu, indarrak batu ditzagun euskal preso, deportatu eta iheslari politikoen etxeratzeko bidean. Bada garaia aldaketarako, eta horretarako, mobilizatzeko ardura eta, benetako inplikazioa ezinbestekoa dugu. Izan dezagun konponbidearen eta bakearen eraikuntzan aktiboak. Gogoan izan ere, auzoko 7 presoetatik, bi isolamenduan mantentzen dituztela eta 31 euskal preso direla egoera hau pairatzen dutenak, horren harira, datorren larunbatean, ekainak 16ko goizean Bilbon, "ISOLAMENDU ORO AMAITU" Salatzen dugu Ekimena gauzatuko dugu. Borrokan eta Salaketa bidean jarrai dezagun!!! Aski da!!!

Mobilizazioa: 'Prest gaude, orain presoak'

2018/05/11 20:00

Egunkaria Plaza Santutxu

Prest gaude - Orain Presoak

Manifestazioa euskal preso, deportatu eta iheslari politikoen eskubideen alde

2018/04/13 20:00

Egunkari Plaza Santutxu

Ostiral honetan, apirilak 13, arratsaldeko 8:00etan Egunkari plazatik mobilizazioa izango dugu. Ostiral honetan, auzoko EUSKERIA ABESBATZA gurekin izango dugu, euskal presoekiko elkartasuna eta beraiei dagozkien eskubideak errespeta daitezen bat egiten du. Beraz, ez hutsik egin, zain gaituzte eta zain izango zaitugu, indarrak batu ditzagun euskal preso, deportatu eta iheslari politikoen etxeratzeko bidean. Borrokan eta Salaketa bidean jarrai dezagun!!! Aski da!!!

Mobilizazioa: 'Euskal preso, deportatu eta iheslari politikoen eskubideen alde"

2018/02/09 20:00

Egunkaria Plaza Santutxu

Aurten jada, auzoko erakunde-eragile desberdinak parte hartzen ari dira gure mobilizazioetan, euskal presoen eskubideekiko errespetuan, defentsan eta elkartasunean bat egiten dutelako. Ostiral honetan Karmelak du txanda. Beraz, ez hutsik egin, zain gaituzte eta zain izango zaitugu, indarrak batu ditzagun euskal preso, deportatu eta iheslari politikoen etxeratzeko bidean. Borrokan eta salaketa bidean jarrai dezagun!!! Aski da!!!

Manifestazioa euskal preso, deportatu eta iheslari politikoen eskubideen alde

2018/01/12 20:00

Egunkaria Plaza Santutxu

Ostiral honetan, urtarrilak 12, 20:00etan Egunkaria plazatik mobilizazioa, 2018. urtean, euskal preso, deportatu eta iheslari politikoen eskubideen alde.

Bihar, Bizikleta Martxa Bilbon

2017/12/29 - 2017/12/30

Arriaga Antzokia | Bilbo

Bihar, zapatuan goizeko 12:00etan Arriagan, Bilboko BIZIKLETA MARTXA daukagu, parte hartzera deitzen zaitugu: "PEDALKADAZ PEDALKADA Euskal preso politikoak ETXERA!!!" Anima zaitez eta parte hartu!!!

Manifestazioa: 'Berandu baino lehen Ibon eta gainontzeko preso gaixoak etxera'

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Manifestazioa: 'Berandu baino lehen Ibon eta gainontzeko preso gaixoak etxera'

Berandu baino lehen, Ibon Iparragirre eta gainontzeko preso gaixoak etxera ekarri behar ditugu! Abetxuko, Aitzol, Garikoitz, Gorka, Ibon, Iñaki, Iparra, Jagoba, Joseba, Josetxo, Manu, Oier, Txus, Mikel... 

Giza-katea: 'Larriki gaixorik dauden euskal presoak etxera'

2017/11/11 12:00

Basauriko kartzela aurrean Santutxu

Karmelan lan antolakuntza - 'Denok Pariserat, orain presoak!'

2017/11/09 19:00

Karmela | Santutxu

Ostegun honetan, azaroak 9, arratsaldeko 19:00etan berriz, Karmelan elkartuko gara, auzoan 'Denok Pariserat, orain presoak!' ekimenari begira lanari ekiteko, zer erabaki, antolatu eta lanari eusteko. Joan den asteko ostegunean, Karmelan asanblada irekia burutu ostean, gelditu ginen bezala deitzen zaitugu. Gogotsu baldin bazara, bertan ikusiko gara. Beraz, ostegun arte, ondo izan. Etor zaitez, guztion artean lortuko dugu!