Koronabirusaren istoria latz hau hasi zenetik, duela hiru hilabete luze, egoera latza izan bada guretzat, zer esanik ez da, auzoko sei preso eta senideentzako zer nolakoa izan den. Garai horretan, kaleak hutsik egon dira, ixiltasuna izan da nagusi , eta auzoan aldarrikapenak eta protestak bertan behera geratu dira. Baina bada garaia kalea hartu eta auzoan dinamika berri bat martxan jartzeko, "Izan Bidea", dinamika parte-hartzailea, non gutako bakoitzak, aske eta batera, urratsak emango ditugun bizikidetzarako, bakerako eta, beraz, euskal preso guztiak etxera itzultzeko bide horretan.