Irailaren 19an, larunbata, Bilbo inguruko martxa eta mobilizazioa antolatu ditu Sarek

Erabiltzailearen aurpegia SARE Santutxu 2020ko ira. 16a, 00:17

Datorren larunbatean, irailak 19, Sarek, Bilbo mailan eta "izan Bidea" dinamikaren barruan, bi ekimen antolatu ditugu, eta parte hartzeko deia egiten dizuegu. Uste dugulako une egokia dela euskal presoek eta iheslariek jasaten duten salbuespen-legeriarekin amaitzeko eta etxera itzultzeko prozesuan aurrera egiteko. 

Alde batetik, martxa-mobilizatzailea Bilbo inguratzen duten mendietatik egingo da, auzo guztien parte hartzearekin. Guztira 32,5 kilometroko ibilbidea egingo dugu zazpi zatitan banatuta.

Santutxuri dagokionez, Basarrate plazatik 12:15ean ateratzeko geratu gara, Otxarkoagako Ibarsusira joateko, guri dagokigun martxan gure txanda hartzera eta Abusurainoko ibilbidea egiteko (guztira 5 edo 6 km eta modu lasaian).

Gero, arratsaldeko 17:30ean, Aita Donostia plazan (Basurton), eta mendiko martxa-mobilizatzaile bukaeran manifestazio irekia egingo dugu Euskalduna zubiraino guztion parte hartzearekin.  Eguna Itsas Museoan amaituko da, arratsaldeko 18:00etan egingo den ekitaldi batekin.