Multinazionalak zortzi langile kaleratu dituela salatu du Eraginek, baina aurretik ere lan baldintza kaskarretan ari zirela: kontratuan jarritakoa baino ordu gehiago lanean, "tratu umiliagarria" jasanez eta ordaindu beharko litzaiekeenaren azpitik kobratuta.
Hori dela eta, kaleratutako langileek elkarretaratzea deitu dute iganderako Bilboko Kale Nagusiko Foster's Hollywoden aurrean: 14:30ean elkartuko dira. Eraginek atxikimendua eman dio mobilizazioari.