Prekarietateari aurre egiteko, "Oraina borrokatzeko koordenadak" txostena argitaratu du Ernaik

Erabiltzailearen aurpegia Topatu.eus 2018ko mai. 31a, 11:26

“Bizirautera kondenatzen gaituen prekarietateari aurre egiteko” eta Euskal Herrian bizi nahi dutela aldarrikatzeko, oraina borrokatzeko koordenadak mahai gainean jarri dituen lan kolektiboa osatu dute Ernaiko kideek.

“Nora doaz zure bizitzaren koordenadak? Nork markatuta? Sarritan, galdera asko planteatzeak erantzunak bilatzen hastea zailtzen du”, azaldu dute Ernaiko kideek argitaratu berri duten txostenean. 

“Oraina borrokatzeko koordenadak, Euskal Herria zerumuga berri baterantz” titulupean, “pausatu eta ingurura begiratzeko koordenadak” jarri nahi izan dituzte eskuen artean lan kolektibo honen parte izan direnek, Euskal Herria hiru eremutan zatikatua egoteak datu eta informazio iturriak aurkitzerakoan oztopoak izan dituztela gaineratuz. 

Sei ataletan banatu dute txostena, egungo diagnostikoa arloka aztertuz eta etorkizunaren aurrean soluzioa gazteak direla nabarmenduz. Hezkuntza sistema, enplegua eta etxebizitzaren arloak aztertu dituzte; aipaturikoak helburu, Euskal Herrian bizi nahi dutela aldarrikatu dute. 

Txostena eskuragarri dago Ernaik sortu berri duen webgunean.