Topatuk #NireUdaPrekarioa argazki lehiaketa martxan jarri du

Erabiltzailearen aurpegia Topatu.eus 2018ko uzt. 3a, 10:31

Zure uda prekarioa irudikatzen duen argazki bat sarera igo edo mezu baten bidez bidaltzearekin nahikoa izango da #NireUdaPrekarioa argazki lehiaketan parte hartzeko.

Nahiz eta azken hilabeteotan Euskal Herriko txoko ezberdinak euri tantez ito, azkenean iritsi da udara lagunok! Seguruenik zuetariko askok jada orduak eta orduak daramatzazue lanean, eskuan baso dorre erraldoiak osatuz edo besterik gabe gazte eta prekario izateak dakarrenaz hausnartzen. 

Hori dela eta, Topatuko kideok #NireUdaPrekarioa argazki lehiaketa martxan jartzea erabaki dugu. Zure uda prekarioa irudikatzen duen argazki bat ateratzea izango da lehiaketaren muina. Horretarako aski izango da argazki bat atera eta sarera igotzea, Topatuko kontua aipatuz eta #NireUdaPrekarioa esaldia erabiliz. Sare sozialetan barneratuta ez bazabiltza ere, topatu@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz gero, lehiaketan parte hartzeko aukera izango duzu. 

Sariak ere ez dira nolanahikoak izango. Bizitza oparo bateranzko bidea zabaltzeko aukera bikaina izango duzu ondorengo sarietako bat lortuz gero. 

  • Lehenengo saria: bizitza osorako lanpostu duina eta Topatuko kamiseta
  • Bigarren saria: turistarik gabeko hondartzak bizitza osorako eta Topatuko kamiseta
  • Hirugarren saria: Topatuko material sorta 

Ausartuko al zara zure uda prekarioa zein den irudikatzera? Animatu zaitez, ez zara damutuko :)