Iñigo Cabacasen heriotzaren epaiketaren atarian mobilizazioak egingo dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Topatu.eus 2018ko urr. 5a, 11:25

Argazkia: Blbo Hiria Irratia (@Bilbohiria)

Urriaren 15ean hasiko da Iñigo Cabacasen heriotzaren auziko sei ertzainen kontrako epaiketa. Gaubela deitu dute bezperarako, eta egunean bertan goiz osoko elkarretaratzea egingo dute.

Sei urte pasatu dira 2012ko apirilaren 12an Ertzaintzaren pilota batek Iñigo Cabacasen buruan jo eta hortik bost egunera hil zela. Geroztik, instrukzio luzea izan du auziak, eta kasuarekin lotuta dauden sei ertzainen aurkako epaiketa urriaren 15ean hasiko da, Bizkaiko Lurralde Auzitegian.

Epaiketaren bezperan gaubela deitu dute justizia eskatzeko, Jardines de Albian. Egunean bertan ere elkarretaratzea egingo dute, 8:00etatik 12:00etara.

#NiEreGaubelara traloa erabiliz, Sare Sozialetan atxikimendu ugari izan ditu ekimenak, eta gauean Lorategia betetzea nahi dute. Athleticeko Piratek, Ernaik, Deustuko Gazte Lokalak, Otxarkoagako Gazte Asanbladak adibidez bat egin dute deialdiarekin.

[2018-10-01] Epaiketaren atarian Cabacasen senide eta lagunei babesa agertu diete