"Gazteon bizitzak prekarietatez ezaugarritu dizkigute. Bizi baino biziraun beharrak. Izan ere, enpleguari lotutako baldintza kaxkarrez harago, ziurgabetasuna, heldulekurik eza, ezegonkortasuna eta segurtasun falta nagusitu dira gure bizitzako eremu guztietan", azaldu zuten Euskal Herrian Bizi dinamika aurkezterakoan.
Cebek patronalaren kontrako ekintzaz gain, otsailaren 16ko manifestazio nazionalerako deia egin dute, gazteek prekarietateari “ateak ixteko”.