Aurkezpen Birako 3.geltokia izan zen Bilboko 7Katu gaztetxea eta Mugalari eta Eskean Kristoren kontzertuekin itxi zuten eguna.
Lemoako Gazte Topagunea aurkezteko bira Gasteizen hasi zen urtarrilaren 31n. Txema Matanzasek eskaini zuen solasaldia, eta ondoren Erasoz Erantzun eta Governors taldeek dantzan jarri zuten aretoa.: Gasteiztik Donapaulera joan ziren ondoren, eta gaztetxean egin zuten biraren saioa. Oier Oa eta Egoitz Urrutikoetxea militante ohiekin egin zuten solasaldia, eta ondotik Anita Parkerren kontzertua.
Otsailaren 5ean hitzaldi, mahai inguru eta ekitaldien aurrerapena egin zuten Ernai eta Aitzinako kideek. Aurkezpen biraren hurrengo saioa otsailaren 14an izango da Donostiako Dokan. Nau eta Hesian igoko dira oholtzara. Eta bira bukatzeko, hurrengo egunean, otsailaren 15ean, Iruñeko Totemen egingo dute azken aurkezpena. Akort eta Arkada Social izango dira kontzertua eskainiko duten taldeak