Apirilaren 24tik 30era bitartean, ekintza ezberdinak egingo dituzte Askabide Kultur Elkartean, Zorrotzako elkartasun astearen baitan. Bihar, asteguna, 19:30ean, “Dispertsiorik ez!” izeneko hitzaldiarekin emango zaio hasiera asteari.
Larunbatean, apirilak 26, 13:30ean, Saul Kurtori bidaltzeko argazki herrikoia egingo dute eta ondoren, 15:00etan, bazkaria egongo da. Igandean, apirilak 27, 09:00etan, mendi irteera abiatuko da auzotik; 12:00etan, pintxo solidarioaren txanda izango da eta 19:00etan, `Barrura begiratzeko leihoak´ dokumentala proiektatuko dute.
Elkartasun asteari amaiera amateko, astelehenean, apirilak 28, elkarretaratzea deitu dute 20:00etan, eta asteazkenean, hilaren 30ean, 19:00etan kantautorea egongo da.