XV. erakusketa mikologikoa Zorrotzan

Erabiltzailearen aurpegia zorrotza.info 2014ko urr. 30a, 09:09

Igande honetan, azaroak 2, XV. erakusketa mikologi ospatuko da Zorrotzan. Bertan ziza, onddo eta perretxiko desberdinak ikusgai egongo dira eta horien inguruko informazioa jasotzeko aukera izango dute bertaratzen diren lagunek.

Goizeko 10:30etatik aurrera, erakusketa mikologikoa Azoka plazan ikusgai egongo da Tricholoma Mikologi Elkartearen kideen eskutik. Ziza, onddo eta perretxikoak biltzeko garaia denez, hauen inguruko informazioa jasotzeko aukera bikaina izango da.