Zonalde estalietako bat seguruenik saskibaloi jokalekua dagoen lekuan jarriko litzateke, Zorrozgoitirako bidearen alboan. Bestalde, erabilera anitzeko beste zonaldea hiru toki ezberdinetan jartzeko aukera dago. Auzokide elkarteak azpimarratu duenez, honek ez du esan nahi frontoiaren estalduraren proiektuari uko egingo diotenik.
Eraikitze lanak legegintzaldia bukatu baino lehen egingo dira eta ondorioz, lehein bai lehen auzokideen iritzia jakitea ezinbestekoa dela azaldu dute Zorrotza.info agerkaritik.
Asteartero, 19:30etan, Auzo elkartea Udaltegian biltzen da eta bertan, proposamen ezberdinak aztertuko dituzte azaroaren 12a baino lehen.