Apirilaren 7a eta 10a bitartean, kadete, gazte eta senior hiru kategoriatan lehiatuko diren areto-futbol partidak ospatuko dira Pio Baroja Ikastetxe Publikoan. Partidak arratsaldeko 17,00etatik aurrera izango dira.
Otxartabek hamar urte daramatza lehiaketa hau antolatzen eta urtez urte finkatuz joan da Bilboko lehiaketa garrantzitsuenetako bat bilakatuz.
Urte honetan Mallabia, Kukuiaga, Santurtzi, Iturriondo, Berrio Otxoa eta Otxartabe bera bezalako taldeek hartuko dute parte Senior, Gazte eta Kadete mailetan. Nobedade gisa, aurten ospatuko da lehenengo emakumezkoen lehiaketa Otxartabe eta Leioaren artean.
Jaia eta garaikurrak ematea ostiralean izango da goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00etara bitartean, eta bertan izango da Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Jaien eta Hiritarren Arretarako Zinegotzia eta Espainiako luma-pisuan txapelduna eta Otxarkoagako auzotarra den Andoni Gago.