Azkena, Trio Horacio Fumeroren esku

uriola.eus 2016ko mar. 11a, 09:15
Argazkia: horaciofumero.com

Otxarkoagako Udaltegian, gaur, 19:30ean, Trio Horacio Fumero hirukoteak emango dio amaiera Bilbao Distrito Jazz ekimenaren 2016ko edizioari.

Horacio Fumero Argentinako kontrabaxu-jotzailea Kataluniako Musikako Goi Eskolako irakaslea da eta Tete Montoliu Trio taldeko kidea izana. Gaur egun ere jazzaren eta flamenkoaren musikari garrantzitsuekin lan egiten jarraitzen du. 

Bartzelonan bizi den Gorka Benitez bilbotarrak lagunduko dio gaurko kontzertuan Fumerori saxo tenoarearekin eta David Xirgúk baterian. 

Sarrera doakoa da eta Otxarkoagako Udaltegiko aretoa bete arte sartu ahalko da bertara.

 

Bilbao Distrito Jazz - Egiatarua

Martxoak 11 ostirala: Horacio Fumero Trio.

Kontzertua 19:30ean hasiko da, Otxarkoagako Udaltegian.

kulturabarrutik.eus  

[2016-02-19] Jazza barrutietaraino