uriola.eus

Otxartabe kirol klubak bere kromo-albuma izango du

  Kirolak  Otxarkoaga - Txurdinaga

Kromo-albuma izatea Lehen Mailako futbol taldeek soilik izan zezaketen luxua zen duela oso gutxi arte. Udalak, Otxarkoaga Iruditu proiektua, Otxartabe eta Cromogalekin batera, Otxarkoaga eta Txurdinagako ikastetxeetako haurrek haien idoloak diren kirolarien kromoak jolasaldietan trukatzeko aukera izateaz gain, beraiek edo haien lagunenak protagonista diren kromoak ere izango dituzte.

Datozen egunetan, Otxartabe kirol klubak 2015-2016 sasoirako bere kromo-albuma jarriko du salgai. Bildumak Otxartabe Kirol Kluba osatzen duten jokalari, tekniko, talde eta zuzendarien argazkiak ditu eta erakundearen historia laburtzen du ere.

Ekimen honek auzoko gazteek kirola egitea du helburu eta auzoan ondo pasatzea; hau baita Otxarkoaga Iruditu programaren ardatz estrategikoa.

Cromogalek egindako proiektu ilusionantea da hau. Galiziako enpresa hau kiroletako argitalpenetan aritzen da eta bere helburu nagusia Otxartabe kirol klubari ikuspena ematea; bere inguru sozial guztiarekin erlazioa eta lotura indartzea. Hainbat hilabetetan zehar, Cromogalek Otxartabe kirol klubarekin eskuz esku lan egin du laster salgai egongo den kromo-bildumari forma emateko. Bilduma Otxartabe klubaren instalazioetan (Zizerunea kalea, 30-1º zenbakia) salgai egongo da eta baimenduta dauden salmenta-puntuetan.

Haur eta helduen gustokoa izango den lan honetan, kirol praktika (bizimodu osasungarria eramateko funtsezkoa), talde-lana, ahalegina, iraunkortasuna, adiskidetasuna, gainditze-espiritua edo komunikazioa bezalako balioak irudikatuko dira. Jokalariek, bazkideek, zuzendariek, gurasoek, teknikariek eta babesleek ilusioa partekatuko dute bilduma honi esker, haiek guztiek nola edo hala bere alea jarri dutelako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa