Gurpil-aulkiko saskibaloi Euroligako taldeen fasea jokatuko da asteburuan Txurdinagan

uriola.eus 2017ko mar. 10a, 07:00
Gurpil-aulkiko saskibaloiko Euroligako taldeen fasearen aurkezpena

Gaur eta bihar, Txurdinagako kiroldegian nazioarteko bost talde lehiatuko dira, apirilean Frantziako Tolosan egingo den finalerako txartela eskuratu nahian. 25 urte beteko dituen honetan, Bidaideak Bilbao BSR etxeko taldea, finalista izateko faboritoetakoa da.

Euskal Herrian gurpil-aulkiko nazioarteko lehiaketa ofizial bat antolatzen den lehen aldia da. Bertan, Errusiako, Britaina Handiko, Frantziako, Suitzako eta Bilboko taldeak apirilean Frantziako Tolosan egingo den finalerako txartela eskuratzeko lehian arituko dira. 

Bidaideak Bilbao BSR etxeko taldea finalista izateko faboritoen artean dago. Aurreko denboraldian Challenge Cupeko azpitxapelduna izan zen Bilboko taldea eta azken Joko Paralinpikoetan lau jokalari finalista izan zituen. Munduko talde bakarra da lau domina dituena, urrezko bat eta zilarrezko hiru, hain zuzen ere. Aurten hirugarren aldia da Euroligako txapelketan parte hartzen duela eta taldeen faseko lehiaketa honek bat egiten du taldearen 25. urteurrenarekin.

 

Lehiaketaren egutegia

Bi egunetan 10 partida izango dira. Talde guztiek elkarren aurka jokatu beharko dute, eta garaipen gehien lortzen dituena izango da taldeen faseko irabazlea. Berdinketa egotekotan, average partikularra hartuko da kontuan. Partida guztiak Txurdinagako kiroldegian izango dira eta sarrera doakoa da. Hau da asteburuko egitaraua:

Ostirala, martxoak 10:

  • 11:15ean Bidaideak Bilbao BSR - Bkis Nevsky Alliance

  • 13:30ean Les Aigles de Meyrin - Tregorrois Lannion

  • 15:45ean Bkis Nevsky Alliance -London Titans

  • 18:00etan Tregorrois Lannion - Bidaideak Bilbao BSR

  • 20:15ean London Titans - Les Aigles de Meyrin

Larunbata, martxoak 11:

  • 09:00etan Tregorrois Lannion - Bkis Nevsky Alliance

  • 11:15ean Les Aigles de Meyrin - Bidaideak Bilbao BSR

  • 15:45ean Bkis Nevsky Alliance - Les Aigles de Meyrin

  • 18:00etan Bidaideak Bilbao BSR - London Titans