Asteburuan bi emakumeri egindako sexu erasoa salatzeko elkarretaratzera deitu dute

uriola.eus 2017ko eka. 15a, 13:24

Bi emakumek larunbat goizaldean sexu erasoak jasan izana salatu dute. Ertzaintzak lagun bat atxilotu du. Erasoa salatzeko elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute gaur Otxarkoaga auzoko Enbeita plazan 19:30ean.

Segurtasun Saileko iturriek asteartean ziurtatu zutenez, gizon bat atxilotu dute Otxarkoagan bere bikotekide ohia laban batekin mehatxatu eta sexu harremanak izatera behartzeagatik. Atxilotua epailearen esku utzi dute. Bigarren erasoa ere larunbatean jazo zen Bilboko beste etxebizitza batean. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da eta oraingoz ez du inor atxilotu.

Bilboko Udalak irmotasun osoz gaitzetsi eta bere samina agertu du hirian izandako eraso sexualengatik. "Ekintza horiek osotasun fisiko eta moralaren kontrako erasoa izateaz gain, giza-eskubideen haustura larri eta jasanezina dakar berez. Udal honek horrelako ekintzak arbuiatu eta ulertezintzat jotzen ditu. Halaber, emakumeari, gure babesa helarazi gura diegu", adierazi dute udal talde politiko guztiek adierazpen instituzional baten bitartez.

 

Joan den asteburuan beste bi eraso

Genero indarkeriarekin lotutako erasoak egiteagatik bi gizonezko atxilotu zituen Ertzaintzak Bilbon aurreko asteburuan, ekainak 3-4. 

[2017-06-05] Emakumeen aurkako bi eraso izan dira asteburuan Bilbon

 

Laguntza

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.