Kirol espazio berria inauguratu dute Europa Parkean

uriola.eus 2018ko mai. 22a, 12:11

Kirol espazioa roller park bat da, edo kirol urbanorako pistak, alegia, monopatinean eta gurpil-lerroko patinekin aritzeko. Espazio horretan zeuden pisten lekuan jarri dute roller parke berria.

Patinatzeko guneak 840 m2 ditu, eta kirol hori maite dutenek aire zabalean patinatzeko aukera izango dute. Pista berria lehen zegoenaren ordez jarri da, espazio handiagoa hartzen du eta hobea da. Parkeak Dinamizatzeko Udal Planaren barruan dago eta aisiako eta kiroletako inguruko eskaintza hobetzeaz gain, auzokoen eskariei erantzuten die”.

Sei modulu ditu, hiru gunetan banatuta. Hiru espazioek multzo bat egiten dute, eta batetik eta bestetik, nahinon ibil daiteke, ibilbide ugari egin daitezke. Modulu bakoitzean arrapala eta bihurgune segida bat dago, hobeto eta modu dibertigarriagoan patinatu ahal izateko. Gainera, pistarik handienak bi metroko altuerako arrapala dauka, eta horrela, erabiltzaileek abiada handiagoa har dezakete goitik beherakoan.

Materialari dagokionez, ormigoi leundua erabili da pista egiteko, ertzak metalezkoak dira eta errodadura-xaflak HPLzkoak. Material horiek, errodadura hobetzeaz gain, zarata beraganatzen dute eta, hortaz, minimizatu egingo dira ingurukoei egiten zaizkien endredoak. Pista berri hori eraikitzeko Bilboko Udalak 152.147,42 euroko inbertsioa egin du. Txurdinaga auzoko aisiarako eta kiroletako eskaintza hobetu du.

Horrez gain, parkearen beste aldean, trenaren alboan dagoen saskibaloi zelaia eta jolastokia aldatzen ari dira. Obrak orain dela hilabete bat hasi ziren eta udan bukatuko dituzte. Kasu honetan ere bertan zegoena berrituko dute.